Refbiok COSO proiektuaren bigarren topaketa ospatu du Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioan

01 04 2014

01/04/2014

 

Martxoaren 12 eta 13an, Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioak COSO Proiektuaren (“A Comparison of the Sponsor’s Organization”) bigarren topaketa hartu zuen. Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sareak, Refbio, martxan jarri duen elkarlanerako proiektu anitzetako bat da eta espainiar eta frantziar hainbat erakundek hartuk dute parte: Inserm (Institut national de la santé et de la recherche médicale), CHU Toulouse, IIS Biodonostia (Euskadi), IACS (Aragoi) eta Navarrabiomed – FMS (Nafarroa). Zentro guztiek hartuko dute parte garapen faseetan hurrengo urrira arte.

Proiektuaren helburu orokorra ikerkuntza klinikoko proiektuak burutzeko arau eta administrazio alderdi guztiak ezagutzera ematea da saiakuntza kliniko eta zentro-anitzak errazteko xedearekin. Horretarako, alderdi komunak eta desberdintasunak identifikatu behar dira prozedurak adosteko eta ezagutza, kudeatze-ereduak eta antolatzekoak partekatzeko aliantza zehazteko eta erakundeen artean saiakuntza klinikoak partekatzeko, gehienbat.

Bi jardunaldi horietan zehar, aplikatzeko legearekin lotutako hainbat alderdi aztertu ziren (Europa, nazio eta eskualde mailetakoa) eta baita zentroekin jabego intelektualari eta industrialari buruz adostutako kontratuak eta hitzarmenak, alderdi finantzarioak (prozeduren zenbatekoa, baimenak, overhead-ak, finantza-mekanismoak), eta erakundeen antolatze-ereduak ere.

 

Refbioari buruzko informazioa

Refbio Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sarea sortzeko proiektua da. Haren helburua Pirinioetako mugaz haraindiko eremuan erreferentzia izatea da, Europa mailan ikerkuntza proiektu lehiakorrak sustatzeko.

Refbio Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Mugaz Haraindiko Kooperaziorako Programa Eragilearen (POCTEFA) barruan dago, eta 2014ko azarora arte luzatuko da -sarea osatuko da orduan-, eta Pirinioen bi aldeetako bost eskualdetako ikerkuntza biomedikoko 8 erakunde hartzen ditu:

 

1. lerroan: Cynthia Abarrategui (FMS), Marie-Ellise Llau (CHU Toulouse), Vincent Diebolt (F-CRIN, Inserm). COSO koordinatzailea, Julio Arrizabalagaren ondoan (IIS Biodonostia), argazkian ez dago, Sophie Mourgues (CHU Toulouse), Ioana Riaño (IIS Biodonostia), Ferran Capdevila (Navarrabiomed-FMS)
2. lerroa: Corinne Ghienne (F-CRIN, Inserm), Izaskun Prieto (BIOEF), Benjamin Cottin (CHU Toulouse), Eva Zalba (Navarrabiomed-FMS), Lorea Mendoza (BIOEF), Eva López (IACS), Maria Isabel Arzamendi (IIS Biodonostia), Arantza Abad (IIS Biodonostia)