Refbiok 500.000 euro zuzenduko ditu ikerkuntza biomedikoko nazioen haraindiko 18 proiektu finantzatzeko

08 10 2013

08/10/2013

 

Refbio Nafarroako -garapenerako lankidetzaren liderra – Euskadiko, Errioxako, Aragoiko eta Midi Pyrénéeseko ikerkuntza biomedikoko hainbat erakundek osatuta dago.

Refbio mugaz haraindiko ikerkuntza biomedikoko Sareak, Pirinioen bi aldeetako ikerkuntza biomedikoko hainbat erakundek osatua (Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Aragoi eta Midi Pyrénées), Espainiaren eta Frantziaren arteko elkarlana eragingo duten ikerkuntza biomedikoko 18 proiekturen garapena sustatuko du, interes estrategikoko 10 arlotan, onkologia, kardiobaskularra, neurozientziak eta beste hainbat arlotan. Proiektu horiek finantzatzeko milioi erdi euro baino gehiago esleituko dira.

Refbio barruko 2 erakunde edo gehiagoko ikertzailez daude osatuta ikerkuntza proiektuak, eta proiektu bakoitzean parte hartuko duten osagaiak eta taldeak ez dira mugatuko. Proiektu horiek Horizonte 2020 Europar deialdiaren esparruan aurkeztu eta garatu ahal izatea espero da.

Erabakia astelehen honetan, irailak 30, Biodonostian (Donostian) burututako bileran hartu da. Bertan elkartu zen Refbioren Ebaluazio Teknikoko Batzordea. Bilera honetan zehar, ikerkuntza proiektu onenak aukeratu dira, bakoitzaren ebaluazio zientifikoetan eta tekniketan oinarrituta. Refbiok 500.000 eurotik gora esleitu ditu iragan uztailaren bukaeran formalki aurkeztu ziren 18 proiektu finantzatzeko. Hainbat arlotakoak diren proiektuek urte bete inguru iraungo dute. Behin betiko ebazpena Urriaren erdialdera espero da, eta Refbioren Elkalanerako Sareko Plataforman argitaratuko da eta proiektuaren webgunean emango da ezagutzera: www.refbio.eu

Finantzatuko diren 18 18 ikerkuntza proiektuetatik Refbio barruko 2 erakunde edo gehiagoko ikertzaileek burutuko dituzte. Proiektu guztiak nazioartekoak dira eta, ondorioz, osatzen ari den Pirinioen bi aldeetako sare honentzat arrakasta handia, Biomedikuntzaren arloan erronka handia zuena: langile biosanitarioen arteko elkarlana eta osagarritasuna hobetzea, eta ospitaleen, ikerkuntza zentroen eta unibertsitateen arteko harremana eta lotura sendotzea.

Europar Batasunak (EB) ikerkuntzaren eta berrikuntzaren alde egin du herrialde industrializatuen funtzionamendurako funtsezkotzat ematen baitituzte. Horizonte 2020 izeneko Ikerkuntza eta berrikuntzarako Esparru Programa berriaren bitartez, EBk ikerkuntza eta berrikuntza Europan finantzatu eta sustatzeko interesa agerian utzi du. Horizonte 2020 programa horretan arrakasta izateko, ideia onak eduki eta haiek kalitatezko proposamenetan islatzeaz gain, estrategikoki ongi kokatu behar dira. Horregatik, oso garrantzitsua da Refbion burutuko diren elkarlanerako proiektu horietako asko k bikaintasuna lortzea eta programa horretan aurkezteko prest egotea.

Ikerkuntza biomedikoarentzako erronka

Refbio ezin hobeto ari da duela urte bete baino gehiago bere bideari ekin zionean sortu ziren asmoak betetzen. Eduki soziala, osasunekoa duen Ikerkuntza biomedikoko sare hau, pertsonen ezagutza hobeto ezagutzeko eraginkorragoak izateko helburuarekin, haize freskoa da egungo ekonomia egoerak hain gogor zigortzen ari den Biomedikuntzaren arloan.

José María Roig Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioaren zuzendariaren hitzetan, “Refbioren bitartez, ikertzailea abiapuntu duen biomedikuntza garatzeko eremu komuna sortu nahi dugu. Ikerkuntzako sare komuna sortzen badugu, arlo eta espezializazio berberak dituztenak eta proiektuetan elkarrekin lan egiteko, eremu honetan garapen ekonomikoko eremu bat sendotzea lortzen hasiko gara”.

Refbiok, beste hainbat erronkaz gain,ondorengo jarduerak ere burutzen ditu: balio erantsia duten jarduera berriak garatzen laguntzea, oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak (OTEBk) agertzeko aukera ematea, hezkuntza eta ikerkuntza biomedikoko arloak barneratu eta sendotzea proiektuaren eskualdeetan, eta gai biosanitarioetan mugaz haraindiko hezkuntza eskaintza garatzen laguntzea, besteak beste.

Refbio: Parte hartzen duten erakundeak

Refbio ez litzateke posible izango Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurraldeen arteko Elkarlanerako Programa Eragilearen (POCTEFA) bultzada eta laguntza ekonomikoa ez balego. Programa hori Pirinioetako bi aldeetako ikerkuntza biomedikoen arteko elkarlana sustatzeko esparru aparta.

Pirinioen bi aldeetako bost eskualdeetako ikerkuntza biomedikoko 8 erakunde:

  • Navarrabiomed-Fundación Miguel Servet -partaidetzaren liderra
  • Institute National de la Santé et de la Recherche Médicale (INSERM) Midi Pyrénées Limousin-ekoa
  • Osasun Zientzien Aragoiko Institutua (IACS)
  • Université Paul Sabatier de Toulouse (UPS)
  • Centre Hospitalier Universitaire de Toulouse (CHU)
  • Berrikuntza, Ikerketa eta Osasuna Euskal Fundazioa (BIOEF)
  • Errioxako Ikerkuntza Biomedikoko Zentroa (CIBIR)
  • Osasun Ikerketarako Erakundea (BIODONOSTIA)