Refbio Pirinioen bi aldeetako ikerketa biomedikoko lankidetza sarea da, zeina Navarrabiomed eta Miguel Servet Fundazioak zuzentzen duten, eta zeinetan Pirinioen bi aldeetako 6 eskualdetako 9 entitatek parte hartzen duten.
Onkologia, hematologia, terapia zelularra, neurozientziak, epidemiologia eta osasun publikoa, kardiobaskularra, gaixotasun infekziosoen eta ikerketa kliniko arloetan Europa mailan ikerketa lehiakorra sustatzea da haien helburu nagusia.
Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko lankidetza Programa Operatiboaren (POCTEFA) esparruaren barruan Osasun arloan dago Refbio, eta sektorea indartzen laguntzen du, bai ekonomian eta enpleguan, zein ikerketan eta prestakuntzan.
Beraz, Refbio ondorengo gaien inguruan aritzen da:
Refbio I bukatu zenean, 2015ean, balantzea oso positiboa zen:
Refbioren bigarren fasean (2016-2018) mugaz haraindiko Ikerketa Biomedikoko sarean I+G biomedikoaren emaitzak modu eraginkorrean transferitzea ahalbidetuko da eta Pirinioen inguruan hari balioa emango zaio.
Proiektuaren % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren esparruan (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren inguruaren integrazio ekonomikoa eta soziala sendotzea da. Laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak garatzean oinarritzen da, lurraldeen garapen iraunkorrera bideratutako elkarlaneko estrategien bidez.
Pirinioez haraindiko 6 eskualdeko 9 bazkidek (ikerketa zentroak, ospitaleak, enpresen klusterrak eta unibertsitate bat) hartu zuten parte fase berri horretan. Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioa berriro izango da liderra eta proiektuaren garapen orokorra koordinatuko du.
Bigarren fase honen helburua zehaztutako oinarriak indartzea zen, ondorengoen bitartez, gehienbat:
Topaketa eta bilera bidez, Refbio II lankidetza sarea eratzeko asmoa du 30 urtetan zehar, Ikerketa eta Garapeneko emaitzen ustiapena transferitze aldera. Helburua mugaz haraindiko proiektuak abiarazteko lankidetzari laguntzeaz gain langileen mugikortasun bidez aberaste zientifikoa ahalbidetzea ere, ikerketa eta prestakuntza azpiegiturei sarbidea erraztuz.
Hauek dira sarearen ikerketa ildo nagusiak:
[1] Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
Horregatik, Refbioren helburu nagusia Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Zentroen artean elkarlanerako Sare egonkor bat garatzea eta ezartzea da.
Bitartean, hauek dira Refbioren helburu nagusietarikoak:
Refbioren esparruan, kideen arteko elkarlana sustatuko duten eta ikerkuntza biomedikoa sarean errazten duten oinarriak ezartzea ahalbidetuko duten I+G proiektuak bultzatuko dira eta.