Refbio sareak ikerkuntza biomedikoaren kudeaketan eta berrikuntzan trebatzeko ekintzak antolatu ditu Zaragozako eta Tolosako erreferentziako hainbat zentrotan

27 02 2015

27/02/2015

 

  • Université Paul Sabatier -Toulouse unibertsitateak zuzenduko ditu bi edizioak, eta doktoretzako ikasleei ekintzailetzaren eta berrikuntzaren kudeaketa hurbiltzeko xedea dute biek.
  • Izena emateko epea itxi da dagoeneko bi kasuetan, eta parte hartzaileek ez dute ezer ordaindu beharko.

 

Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sareak, Refbio, Pirinioetako mugaz bi aldeetako osasun zientzien arloko erakundeen arteko elkarlana sustatzeko xedearekin sortu zena, ikastaro interaktibo bat antolatu du ekintzailetzaren eta berrikuntzaren kudeaketaren inguruan, zeina Toulousen eta Zaragozan doktoretzako ikasleei dagoen zuzenduta.

Saioak otsailaren 25 eta 27 bitartean izango dira Tolosako Université Paul Sabatier (UPS) unibertsitatean, eta martxoaren 17 eta 18an, aldiz, Zaragozako Aragoiko Ikerkuntza Biomedikoko Zentroan.

Frantzian ikerkuntza zientifikoko erreferentzia-zentro den UPS-ko Pascal Echardour irakasle eta doktoreak emango du ikastaroa. UPS zentroa osasun zientzietan eta kirol ingeniaritza eta teknologian da aditua, eta Refbio sarearen partaide da.

Trebakuntza ekintzaren abiapuntua berrikuntza lehiakortasunaren funtsezko pieza dela da eta bere xede nagusia parte hartzaileei ekiteko, estresa kudeatzeko eta norbera motibatzeko gaitasunak garatzeko tresnak ematea da.

Saioak interaktiboak izango dira, parte hartzaileen parte hartzea sustatzeko, eztabaida pizteko eta elkarlana bultzatzeko baitaude diseinatuta. Hainbat kasu praktiko aztertuko eta antolaketa- eta kudeaketa-printzipioak landuko dira, beste hainbat gai estrategikoren artean, parte hartzaileei prozesuan aurrera egiteko beharrezkoak diren gakoak emateko.

Dagoeneko itxita badago ere, ikastaroetan parte hartzeko izena emateko prozesua doan izango da, ostatua eta garraioa UPS-ren eta Refbio sarearen kide direnen artean ordainduko baitira.

 

 

Refbioari buruzko informazio gehiago

Refbio Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sarea sortzeko proiektua da. Haren helburua Pirinioetako mugaz haraindiko eremuan erreferentzia izatea da, Europa mailan ikerkuntza proiektu lehiakorrak sustatzeko.

Refbio Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Mugaz Haraindiko Kooperaziorako Programa Eragilearen (POCTEFA) barruan dago, eta 2014ko azarora arte luzatuko da -sarea osatuko da orduan-, eta Pirinioen bi aldeetako bost eskualdetako ikerkuntza biomedikoko 8 erakunde hartzen ditu: