Refbio sareak bisitaldia antolatu du Toulouseko Paul Sabatier Unibertsitateko plataforma teknologikoetara

02 03 2015

02/03/2015

 

  • Egonaldia otsailaren 24 eta 25erako dago programatuta, eta bere helburua Pirinioen bi aldeetako ikertzaileen arteko hartu-emanak eta elkarlana sendotzea da.

 

Tolosako Paul Sabatier Unibertsitateak, Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sarearen partaide dena (Refbio), bi eguneko bisitaldia antolatu du bere plataforma teknologikoetara, sareko ikertzaileen arteko hartu-emanak eta elkarlana eta Osasun Zientzien eremuan lankidetza sendotzeko xedearekin.

Otsailaren 24 eta 25ean burutuko da, eta kanpus onkologikora, plataforma metabolomikora eta fluxomikora, Bizi Zientzien Erakunde Teknologiko Aurreratura (Itav) eta Farmakologia eta Biologia Estrukturaleko Erakundera, besteak beste, egingo dira bisitak.

Paul Sabatier-Toulouse Unibertsitatea Frantziako ikerkuntza zientifikoko erreferentzia-zentroa da, eta bizi-zientzietan zein kirolaren teknologian dago espezializatua, besteak beste.

Bisitaldien xedea Refbio sarea osatzen duten zortzi ikerketa zentroetako zientzialarien artean ezagutza eta hartu-emanak sustatzea da.

Dagoeneko itxi da doan zen izena emateko epea.

 

 

Refbioari buruzko informazio gehiago

Refbio Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sarea sortzeko proiektua da. Haren helburua Pirinioetako mugaz haraindiko eremuan erreferentzia izatea da, Europa mailan ikerkuntza proiektu lehiakorrak sustatzeko.

Refbio Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Mugaz Haraindiko Kooperaziorako Programa Eragilearen (POCTEFA) barruan dago, eta 2014ko azarora arte luzatuko da -sarea osatuko da orduan-, eta Pirinioen bi aldeetako bost eskualdetako ikerkuntza biomedikoko 8 erakunde hartzen ditu: