Refbio ikerkuntza biomedikoko sareak bere lehenengo zikloari emango dio amaiera mugaz haraindiko lankidetzaren sendotzearekin

16 03 2015

16/03/2015

 

  • Sarearen partaideek martxoaren 24an ospatuko dute, Iruñean, proiektuaren azken ekitaldia. Bertan, lortutako emaitzak aztertuko dituzte, eta haren iraunkortasuna bermatzeko eta proiektuak etorkizunean aurre egitea bermatzeko akordioak sinatuko dituzte.
  • Topaketan txosten magistrala eskainiko du Luis Enjuanes (CSIC) birologo ospetsuak, “Birus gainerakorrak: Koronabirusak eta Ebola”.

 

Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sareak, Refbio, Pirinioetako bi aldeetan osasun zientzien erakundeen arteko lankidetza sustatzeko sortua, arrakastaz eman dio bukaera bere lehenengo zikloari eta 2012ko ekainean sortu zenetik lortutakoa aztertuko du martxoaren 24an, Iruñean, ospatuko duen ekitaldian.

Goizeko 9.30etan hasiko da ekitaldia, proiektuaren buru den Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioaren egoitzan, Marta Vera, Nafarroako Osasun Sailburuaren eskutik. Era berean, Navarrabiomed-en zuzendariak ere hartuko du parte, José María Roig, eta baita sarea eratzen duten gainerako zortzi entitateen arduradunek ere.

Jardunaldian zehar, lankidetzarako akordioak sinatuko dira, Refbioren iraunkortasuna bermatze aldera, eta sarearen 10 interes-arloetako hainbat proiektu aurkeztuko dira, onkologian, sistema kardiobaskularrean edo neurozientzian burututakoak, besteak beste.

 

Hitzaldi magistrala

Ekitaldiari amaiera ezin hobea emateko, CSIC-eko Bioteknologiako Nazioko Zentroko (CNB) Koronabirusen Laborategiko zuzendariak, Luis Enjuanes, hitzaldi bat eskainiko du “Birus gainerakorrak: Koronabirusak eta Ebola” izenekoa.

Enjuanes, birologian aditu ospetsua, iragan ebola krisialdian espainiar gobernuari lagundu zieten adituen batzordeko kide izan zen. Horrez gain, Osasunaren Munduko Erakundearen (OME) aholkularia ere izan da, eta baita Gregorio Marañón Ikerkuntza Erakundeko kide eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle ere, besteak beste.

 

Refbiori buruz

Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sarearen helburua Refbio, ondorengo gaien inguruan ikerkuntza lehiakorrak sustatzea da: onkologia, hematologia, terapia zelularra, neurozientziak, epidemiologia eta osasun publikoa, kardiobaskularra, gaixotasun infekziosoak eta saiakuntza klinikoak.

Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioa dago sarearen buruan eta partaide ditu Institute National de la Santé et de la Recherche Médicale (INSERM) Midi Pyrénées Limousin-ekoa, Osasun Zientzien Aragoiko Institutua (IACS), Tolosako Université Paul Sabatier, (UPS), Tolosako Centre Hospitalier Universitaire (CHU), Berrikuntza Ikerketa Osasuna Euskal Fundazioa (BIOEF), Errioxako Ikerkuntza Biomedikoko Zentroa (CIBIR) eta Osasun Ikerketarako Erakundea (BIODONOSTIA).

2012an sortua, Refbio proiektua Espainia-Frantzia-Andorra lurraldeen arteko lankidetza proiektuaren (POCTEFA) barruan sartzen da, osasun arloan lankidetzarako mugaz haraindiko esparrua sortzeko helburuarekin.

Igaro diren bi urte eta erdian, Refbiok taldeko hainbat lan-saio eta tailer burutu ditu, eta guztientzat interesgarriak izan daitezkeen eremuak definitu eta martxan jarri ditu 17 ikerkuntza-proiektu.