Neuroendekapen gaixorasunen ezaugarri neuropatologikoak garun-kortexean, Alzheimerrarena (AD) edo dementzia frontotenporala (FTD) easaterako, ezagunak dira aspalditik.
Halere, oraindik ere ez ditugu ongi ezagutzen gaixotasuna eragiten duten azken mekanismo molekularrak eta aurrekari genetikoak.
Hortaz, batetik, biomarkagailu klinikoak behar ditugu diagnosi goiztiarra egiteko eta, bestetik, neuronen heriotza modu adierazgarrian motelduko duten sendagaiak ere.
Progranulina (PGRN) isilpeko hazkuntza-faktore bat, gako-erregulatzailea da hanturarentzat, eta genetikoki lotuta dago neuroendekapen gaixotasun (AD eta FTD) suntsitzaileekin.
Gure proiektuaren helburua TDF eta AD gaixotasunen atzean dauden erregulazio mekanismoak argitzea da, eta baita xede terapeutiko berrientzako biomarkagailuak identifikatzea.