Proiektuak Sox2tracing proteinak ama zelula kantzerigenoan duen betekizuna ikertuko du

18 04 2014

18/04/2014

 

Minbizia gainditzea Europar Batasunaren herri osasunaren erronka handietako bat bihurtu da, kontinente honetako heriotzen % 25ren jatorria baita dagoeneko. Batzuk ama-zelula helduen funtsezko ezaugarriak dituzten eta, ondorioz, prozesu kantzerigenoen hasiera ulertzeko oinarrizkoak diren zelula heterogeneoen multzoa osatzen dute minbizia.

Zentzu horretan, Espainiako zein Frantziako ikerkuntza biomedikoko hiru erakunde -Biodonostia Institutuak, Osasun Zientzien Aragoiko Institutuak, eta Toulouseko Génopole Zentroak- ama-zelula helduen erregulazioan, azaleko minbizian eta ehunen birsorkuntzan eragina duten proteina batean –Sox2tracing izenekoa- eragina duten molekulen mekanismoak ikertuko dituzte, ondorengo proiektuaren esparruan: “Molecular mechanisms underlying the role of Sox2tracing in the regulation of adult stem cells, skin cancer and regeneration”.

Biodonostia Institutuko Ander Maheu Fernandezen hitzetan, “azken xedea azaleko zelulak prozesu kantzerigeno bat garatzeko eta betiko terapien aurrean immune agente bihurtzeko aldatzea zein genek ahalbidetzen duten ulertzea da. Informazio horri esker, etorkizunean tratamendu eraginkorragoak lortu ahalko ditugu.

Proiektua ongi doala ikusita, aurten mugaz haraindiko elkarlan biomedikoko proiektu honetan lortutako aurrera pausoak bilduko dituen txostena argitaratu ahal izango dutela uste dute partzuergoaren zenbait kidek.

Proiektu hori Refbio Ikerkuntza Biomedikoko mugaz haraindiko sareak diseinatutako elkarlanerako proiektuetan sartzen da, ondorengo mugaz haraindiko ikerkuntza biomedikoko erakunde hauek osatua dagoena: Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Aragoi eta Midi Pyrénées.

 

Kulturan hazitako Sox2GFP arratoien azaleko ama-zelulak.

Desberdindutako ama-zelulen adibidea.