Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sarea, Refbio, Logroñon ospatuko da maiatzaren 26 eta 27an

12 05 2014

12/05/2014

 

Errioxako Ikerkuntza Biomedikoko Zentroan (CIBIR) izango da, eta bertan berrikusiko da martxan dauden 17 ikerketa proiektuen egoera zein den, lankidetza proiektuetan aurre egiteko moduak, etab.

Errioxako Ikerkuntza Biomedikoko Zentroan (CIBIR) ospatuko da maiatzaren 26 eta 27an Refbio ikerkuntza biomedikoko mugaz haraindiko partaidetzaren bigarren workshopa, ikertzaileei eta ekimen horretan parte hartzen duten plataformetako teknikari eta arduradunei zuzendutakoa. Lehenengo topaketa Biodonostian (Donostia) izan zen, 2013ko irailean.

Ekitaldi honen xedea Refbio sarearen ikertzaileen arteko lankidetza erraztea da, 2013ko uztailean hasi ziren eta sareak finantzatzen dituen mugaz haraindiko 17 lankidetza proiekturen bitartez. Refbio partaidetzak egindako lankidetza proiektu horien jarraipenean zenbait lankidetza ongi joan dela eta ikertzaileek gogo handiz aritu direla ikusi da.

Parte hartzen duten ikerketa taldeek haien baliabideak elkartu eta lankidetza arrakastatsuak ari dira lortzen. Zenbait kasutan, haien ikerketak Europa mailako lehiaketa deialdietan aurkezteko ari dira lanean, Horizonte 2020ra aurkezteko, adibidez.

Zentzu horretan, deialdiaren beste helburu bat mugaz haraindiko ekimen honetako ikertzaileen arteko lankidetza gauzatzea da, haiek Europako, nazioko edo eskualdeko programetan elkarrekin parte hartze aldera.

Beraz, workshopa sarearen plataforma teknologikoen arteko hartu-eman horietan sakontzen jarraitzeko eta lankidetza sinergiak aurkitzeko ere balioko du.

Workshop honetan parte hartzeko, izena eman Refbioren www.refbio.eu plataforman. Izena emateko epea maiatzaren 19ko gaueko hamabiak arte, astelehena, da.

 

 

17 ikerketa proiektu

Refbioren Ebaluazioko Batzorde Teknikoak iragan irailak 30ean erabaki zuen Espainiaren eta Frantziaren artean ikerkuntza biomedikoko lankidetzako interes estrategikoko 10 eremutako 17 proiekturen garapena sustatzea, besteak beste onkologia, kardiobaskularra, neurozientzia eremuetan, eta milioi erdi euro baino gehiago erabiliko ditu horretarako.

Finantzatuko diren 17 ikerkuntza proiektuetatik Refbio barruko 2 erakunde edo gehiagoko ikertzaileek burutuko dituzte. Proiektu guztiek mugaz haraindikoak dira eta, zentzu horretan, Pirinioen bi aldeetako sare horrek ezarritako helburuari erantzuten diote, hau da, osasun ikertzaileen hartu-emanak eta osagarritasuna hobetzea, ospitaleen arteko harremanak eta loturak hobetzea, unibertsitateen artekoak, etab.