Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sarea, Refbio, Logroñon ospatu da maiatzaren 26 eta 27an

28 05 2014

Lansaioa Errioxako Ikerketa Biomedikoko Zentroan (CIBIR) burutu da, eta bertan martxan dauden 17 ikerketa-proiektuen egoera aztertu da eta lankidetza-proiektuen, eta beste hainbat arloren egoerak eztabaidatu dira.

Errioxako Ikerkuntza Biomedikoko Zentroan (CIBIR) ospatu da maiatzaren 26 eta 27an Refbio ikerkuntza biomedikoko mugaz haraindiko partaidetzaren bigarren workshopa, ikertzaileei eta ekimen horretan parte hartzen duten plataformetako teknikari eta arduradunei zuzendutakoa. Lehenengo topaketa Biodonostian (Donostia) izan zen, 2013ko irailean.

Errioxako Osasun Sailburuak, José Ignacio Nieto, eman dio hasiera workshopari. Bertan hartu zuten parte Miguel Servet Fundazioaren zuzendaria -Refbio proiektuaren entitate liderra-, José María Roig, Rioja Salud Fundazioaren gerentea, Francisco Javier Aparicio Soria, eta CIBIR zentroaren ikerketen koordinatzailea, Eduardo Mirpuri Merino.

Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioaren zuzendaria eta Refbioren buruak workshopak “Refbioren baitan garatzen ari diren aliantzak eta proiektuak sendotzeko eta gure zentroen Sare egonkorra eta jasangarria edukitzen hasteko” nahia azaldu du, “ikerketa bultzatu, eta gure eskualdeetako garapen ekonomikoa zein gizartearen osasuna sustatu eta babesten laguntzeko”.

Ekitaldi honen xedea Refbio sarearen ikertzaileen arteko lankidetza erraztea zen, 2013ko uztailean hasi ziren eta sareak finantzatzen dituen mugaz haraindiko 17 lankidetza proiekturen bitartez. Refbio partaidetzak egindako lankidetza proiektu horien jarraipenean zenbait lankidetza ongi joan dela eta ikertzaileek gogo handiz aritu direla ikusi da.

Parte hartzen duten ikerketa taldeek haien baliabideak elkartu eta lankidetza arrakastatsuak ari dira lortzen. Zenbait kasutan, haien ikerketak Europa mailako lehiaketa deialdietan aurkezteko ari dira lanean, Horizonte 2020ra aurkezteko, adibidez.

Zentzu horretan, deialdiaren beste helburu bat mugaz haraindiko ekimen honetako ikertzaileen arteko lankidetza gauzatzea zen, haiek Europako, nazioko edo eskualdeko programetan elkarrekin parte hartze aldera. Beraz, workshopa sarearen plataforma teknologikoen arteko hartu-eman horietan sakontzen jarraitzeko eta lankidetza sinergiak aurkitzeko ere balio izan du.

 

17 ikerketa proiektu

Refbioren Ebaluazioko Batzorde Teknikoak iragan irailak 30ean erabaki zuen Espainiaren eta Frantziaren artean ikerkuntza biomedikoko lankidetzako interes estrategikoko 10 eremutako 17 proiekturen garapena sustatzea, besteak beste onkologia, kardiobaskularra, neurozientzia eremuetan, eta milioi erdi euro baino gehiago erabiliko ditu horretarako.

Finantzatuko diren 17 ikerkuntza proiektuetatik Refbio barruko 2 erakunde edo gehiagoko ikertzaileek burutuko dituzte. Proiektu guztiek mugaz haraindikoak dira eta, zentzu horretan, Pirinioen bi aldeetako sare horrek ezarritako helburuari erantzuten diote, hau da, osasun ikertzaileen hartu-emanak eta osagarritasuna hobetzea, ospitaleen arteko harremanak eta loturak hobetzea, unibertsitateen artekoak, etab.

 

Refbiori buruzko informazioa

 

Refbio Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sarea sortzeko proiektua da. Haren helburua Pirinioetako mugaz haraindiko eremuan erreferentzia izatea da, Europa mailan ikerkuntza proiektu lehiakorrak sustatzeko.

Refbio Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Mugaz Haraindiko Kooperaziorako Programa Eragilearen (POCTEFA) barruan dago, eta 2014ko azarora arte luzatuko da -sarea osatuko da orduan-, eta Pirinioen bi aldeetako bost eskualdetako ikerkuntza biomedikoko 8 erakunde hartzen ditu:

 

• Miguel Servet Fundazioa (FMS) – partaidetzaren burua,
• Institute National de la Santé et de la Recherche Médicale (INSERM) Midi Pyrénées Limousin,
• Osasun Zientzien Aragoiko Institutua (IACS),
• Université Paul Sabatier de Toulouse (UPS),
• Centre Hospitalier Universitaire de Toulouse (CHU),
• Berrikuntza, Ikerketa eta Osasuna Euskal Fundazioa (BIOEF),
• Errioxako Ikerkuntza Biomedikoko Zentroa (CIBIR),
• Osasun Ikerketarako Erakundea (BIODONOSTIA)