Pirinioen bi aldeetako partzuergo batek obesitatearen aurkako osagarriak nola hobetu ikertuko du

18 04 2014

18/04/2014

 

1980z geroztik, obesitate kasuak bikoiztu egin dira munduan eta, zentzu horretan, 2,5 milioi pertsona baino gehiago hiltzen dira urtero arazo horren ondorioz. Munduko biztanleen % 65 gehiegizko pisua duten herrialdeetan bizi da eta gero eta pertsona gehiago hiltzen da gutxiegitasun ponderalaren ondorioz. Oso heredagarria den gaitza bada ere, pertsonen bizimoduan gertatu diren bizimodu aldaketa sakonek, jarduera fisiko murriztua, elikadura txarra eta abar dakartenak, biztanleen pisuaren igoera eragin dute.

Zentzu horretan, POLYFrEsNOL ikerkuntza-proiektuak Espainiako eta Frantziako hainbat ikertzaile bildu ditu “arriskuak baino onura handiagoak dituzten nutrizio-osagarriak xedearekin, obesitatearen ondorio kaltegarrien aurka egiteko” Christian Carpéné, Tolosako Institut des Maladies Métaboliques et Cardiovasculaires (I2MC) zentroko proiektuaren koordinatzaileak dioenez.

Proiektuaren muina resveratrolaren antzerako molekula batek obesitatean eragiten dituen onurak eta harekin erlazionatutako ondorioak ikertzea da. Agente hori polifenolen taldekoa da, lekaleetan eta frutan dauden molekulak. Onura handiak eragiten ditu gorputzean, horien artean resveratrola, orain arte Ikerkuntza Biomedikuan gehien ikertu dena, dituen eragin onengatik.

Ikertzaileen ustetan, polifenol hori, haren eraginak oraindik ongi ezagutzen ez badira ere, resveratrola baino hobea izan daiteke. Resveratrola intsulinaren aurrean erresistentea da, diabetesa izateko arriskua gutxiagotzen du eta, gainera, oxidatzearen aurkako, hanturen aurkako, bihotza babesteko eta arteroesklerosia inhibitzeko eta obesitatearen gainerako arazoak saihesteko propietateak ditu.

Proiektuan Institut des Maladies Métaboliques et Cardiovasculaires, Centre Hospitalier Universitaire eta Toulouseko Université Paul Sabatier, Donostiako Biodonostia Institutua, Osasun Zientzien Aragoiko Institutua, BIOEF erakundea eta Errioxako Ikerkuntza Biomedikoko Zentroa zentroetako ikertzaileek hartuko dute parte proiektuan.

Proiektu hau Refbio Ikerkuntza Biomedikoko mugaz haraindiko Sarearen barruan dago, ikerkuntza biomedikoko hainbat erakundek osatzen dutena: Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Aragoi eta Midi Pyrénées.

 

Mahats aleak eta koipez betetako adipozitoak.