BioCruces Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Osasun Ikerketako Institutua da. Gurutzetako Ospitalea erreferentea da Euskal Autonomia Erkidegoko asistentzia-arloan, eta ibilbide trinkoa du egina irakaskuntzan eta ikerketan.
https://biocruces.com/webBiodonostia OII osasun-ikerketako lehen euskal institutua da, osaera benetan berezia duen institutu bat izatea lortu duena, gainerako guztiengandik desberdina, Gipuzkoako eragile teknologiko garrantzitsuenak bere baitan bateratzea lortu baitu. Institutuan garatzen den ikerketa, gaika antolatutako zazpi arlo bertikal eta hiru zeharkakotan banatuta dago, bederatzi Plataformekin batera, guztira 350 ikerlari inguru bilduz.
http://www.biodonostia.org/Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioa -BIOEF-, Euskadiko osasun sisteman ikerketa eta berrikuntza sustatzeko Osasun Sailak sortutako tresna da. Halaber, Fundazioak kolaborazio, kooperazio eta komunikazio esparru bat osatzen du osasunaren ikerketan eta berrikuntzan diharduten erkidego, estatu eta nazioarteko mailan dauden hainbat sektoreren artean.
http://www.bioef.org/eu/Midi-Pyrénéeseko erreferentzia den osasun-egitura da Toulouseko CHU. Geriatria, neurozientziak, gaixotasun arraroak, hematologia eta terapia zelularra eremu konplexuetan, besteak beste, nabarmentzen da.
http://www.chu-toulouse.fr/CIBIR, Rioja Salud Fundazioaren menpekoa, eta San Pedro Ospitala minbizian eta lehentasuneko gaixotasunen inguruko translazio-ikerketa ari dira burutzen. CIBIR-ak terapiak bilatzen dituzten eta bikaintasuneko sare bioteknologikoa sendotzeko teknologiak, instalazioak eta profesionalak ditu.
http://www.fundacionriojasalud.org/cibir/el-cibirOsasunaren ezagutzari lotutako enpresak eta erakundeak bilduz, bere helburu nagusia dinamika komuna abian jartzea da, Euskadiko osasun sektorea hobetzeko, antolatzeko eta garatzeko. Lotura honek tokiko, nazioko zein mugaz haraindiko proiektu ugari erraztuko ditu, zeinak gaitasunen transferentzian eta partekatzean, lan ona eta praktika onak zein berrikuntzen garapena dituzten ardatzak.
http://www.osasuna.cluster-sante.fr/Ikerkuntza klinikoa bultzatzen du, eta klinika esperimentala eta “ospitale berritzailea” sustatzen ditu erietxeetako berrikuntza-kultura bultzatzeko.
http://www.iacs.es/Nafarroako Gobernuaren Osasun Sailak lagundua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan biomedikuntza alorrean ikerketa sustatzeko irabazasmorik gabeko erakundea.
http://www.navarrabiomed.es/esZientziaren, osasunaren, ingeniaritzaren eta kirol teknologien arloetan erreferentziako unibertsitatea da. Frantziako ikerkuntzako zentro nagusienetariko bat da.
http://www.univ-tlse3.fr/