NBTM proiektuak diagnosia hobetzeko biomarkagailu kantzerigeno berriak bilatuko ditu

01 04 2014

01/04/2014

 

Melanomak dira azaleko minbiziaren ondoriozko heriotza gehienen jatorria. Europan urtean 9.000 kasu berri daude eta horietatik % 86 bost urtetik gora bizirik irauten dute.

Minbizi hori nola sortzen eta garatzen den ulertzeko Rioja Salud Fundazioak, Navarrabiomed Institutuak, Osasun Zientzien Aragoiko Institutua eta Frantziako CNRS, Refbio sarearen kideak, NBTM proiektua jarri dute abian, genoman dauden gene guztien adierazpen profilak aztertzeko erabiltzen den teknologia transkriptomikoak eskaintzen dituen baliabideen bitartez biomarkagailu kantzerigenoak bilatzeko xedearekin. Erabiliko duten metodoa Illumina teknika bitartezko sekuentziazio masiboa izango da.

Ikertzaileek diagnosia egin zenetik gutxienez bost urtez bizirik iraun zuten melanoma zuten gaixoen laginak eta hil ziren gaixoen laginak alderatu eta banakako gaixo bakoitzaren erantzuna aurreikusteko baliagarriak izan daitezkeen adierazitako geneak zein diren aurkitzen saiatuko dira. Horrela gaixotasun horrentzat aurreikuspenak egiteko markagailuak sortuko dira.

Aldi berean, adrenomedulina (AM) deritzon peptido baten gabeziak arratoien eredu batean melanomina sortzea edo haztea saihesten duen ikusi nahi dute ikertzaileek. Ondoren, animalietan lortutako emaitzetan oinarrituta, gaixoen laginekin, dagoeneko lortu diren laginak eta aztertzen ari direnak, jarriko dira praktikan hainbat ikerkuntza.

Horrez gain, ikertutako tratamenduen ondorio immunologikoak ikertuko dira, eta zelula tolerogenikoak eta melanomaren bizitzan sortu diren zelula ezabatzaileetan oinarrituta.

Proiektu hori Refbio Ikerkuntza Biomedikoko mugaz haraindiko sareak diseinatutako elkarlanerako proiektuetan sartzen da, ondorengo Espainia iparreko eta Frantzia Hegoko ikerkuntza biomedikoko erakunde hauek osatua dagoena: Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Aragoi eta Midi Pyrénées.

 

 

Birikako ehunaren mozketa histologikoa eta metastasia (masa ilunak)