Navarrabiomedek Refbioren, mugaz gaindiko lankidetza sare ikerketa biomedikoa.

13 06 2019

100 bat profesionalek hartu dute parte topaketan, eta zentro anitzeko 20 bat proiektu eman dira ezagutzera.

Navarrabiomedek bere egoitzan hartu du Refbio IIren bukaera saioa, Pirinioetako mugaz haraindiko ikerkuntza biomedikoko sarearen bigarren fasea, alegia. Bertan elkartu dira sarearen 9 bazkideak (ikerketa-zentroak, ospitaleak, unibertsitateak eta enpresak), eta baita sektore biomedikoko eta industriako profesionalak ere. Guztira, eskualde parte hartzialeetatik (Aragoi, Euskal Herria, Errioxa, Akitania Berria, Okzitania eta Nafarroa) etoritako ehun inguru profesionalek hartu dute parte, zeinak garatutako 20 proiektuak eta haietan lortutako emaitzak ezagutu dituzten.

Jardunaldien inaugurazioan hartu dute parte: Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuaren Politika Ekonomiko eta Enpresa-Politika eta Laneko Saileko Zuzendari Nagusia; Olga Irastorza, POCTEFA Interreg Competitiv’eko  proiektuaren ordezkaria eta Mugaz Gaindiko CCIren eta Biharteanen Presidentea, eta Marisol Fragoso, Navarrabiomeden kudeaketa zuzendaria eta Refbio abiarazi zenetik (2012) ekimenaren liderra.

Sortu zenetik, Refbioren helburuaikerketa biomedikuaren mugaz gaindiko lankidetza sendotzea izan da eta, bigarren fase honetan zehar, garantzi handiagoa eman zaio berrikuntza, ustiapen eta emaitzen transferentziari.

Zentzu honetan, 2016-2019 aldian, 49 ikerketa taldek 20 proiektu burutzeko parte hartzea lortu da: 7 ikerketa-proiektu eta berrikuntza teknologikoko eta teknologiaren transferentziaren inguruko 13, hain zuzen ere. Zelula terapia, onkologia, neurozientzia, genetika, epidemiologia, kardiobaskularra, gaixotasun infekziosoak, osasun-teknologiak, biobankuak eta entsegu klinikoak arloetako ekimenak dira, eta bazkide entitateetan 23 langile berri kontratatzeko baliagarriak izan dira.

Horrez gain, Refbio II proiektuak, eskualdeen arteko bi lankidetza tailer egin ditu Bilbon eta Tolosan, non sektore biomedikoko 300 profesionaletik gora elkartu ziren. Parte-hartzaileen artean, 20 enpresatako ordezkariek hartu zuten parte, zeinek 100 kontaktutik gora ezarri zituzten mugaz gaindiko lankidetza berriak garatzeko.

Osoko hitzaldia Minbiziaren ikerketaren inguruan

Amaiera egunean zehar Xose M. Fernándezek hartu du parte, biologia molekularreko eta bioinformatikako espezialista eta egun Institut Curie-ren (Paris) Zuzendaria, zeina Frantzian minbiziaren aurkako ikerketa eta tratamenduko erreferentziako zentroa den. Fernandezek gaur egun gaixoek sortzen dituzten datu klinikoen, molekularren eta genomikoen  “tsunami”-a nabarmendu du, eta aukera terapeutiko onenak zehazteko informazio kliniko hori guztia lantzeko moduari buruz hitz egin du. Bere saioan, era berean, ezagutzera eman ditu bere lantokian garatzen diren tresna berritzaile espezifikoak eta haiek nola erabili daitezkeen onkologia eremuan.

Ikerketa-kudeaketa jorratzeko denbora ere egon da programan. Juan E. Riesek jorratu du gai hori, Carlos III Osasun Erakundearen harremanetarako nazioko puntua, zeinak jakinarazi duen Osasuneko I+G arloko finantzazio aukera berrien inguruan eta Europako hurrengo deialdi lehiakorren ingururuan informatu duen.

Refbiori buruz gehiago

Sarean 7 urtez gogor lan egin ondoren, Refbioklortu du bere helburua eta Pirinioetako bi aldeetako profesionalak barneratu ditu ikerketa biomediko arloan elkarrekin proiektuak garatzeko atazetan. Hemendik aurrera, sareak komunikazioko eta harremanetarako sortutako kanalak izaten jarraituko du, zentro anitzeko ekimenak burutzeko.

Bigarren fasearen % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du, Interreg V-Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren esparruan. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andora mugaz gaindiko eremuaren bateratze ekonomikoa eta soziala sendotzea da. Bere laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomikoen, sozialen eta ingurumenekoen garapenean oinarritzen da, lurraldearen garaèn iraunkorrerako estrategia bateratuen bitartez.

Refbioren bigarren fasearen bazkide-entitateak: