Iruñean ospatuko den foro batean ikerkuntza biomedikoan nazioarteko lankidetza aztertuko da

19 09 2014

19/09/2014

 

Espainiako, Frantziako eta Belgikako oinarrizko hainbat ikertzailek, ikertzaile klinikok eta sektoreko hainbat enpresak hartuko dute parte jardunaldietan

Espainiako, Frantziako (Midi-Pyrénées) eta Belgikako (Brusela) erreferentziako hainbat zentro biomedikotik datozen 50 hizlaritik gora hartuko dute parte asteartearen eta ostiralaren bitartean -irailak 16 eta 19- “From bed to bench and back” izenpean, Iruñean ospatzen ari diren ikerkuntza biomedikoko jardunaldietan.

Ikasturtearen hasiera gaur izan da, asteazkena, goizeko 9etan, eta bertan hartu dute parte Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioaren (FMS) zuzendariak, José María Roig, eta UPNAren Ikerkuntza errektoreordeak, Alfonso Carlosena.

Doktoretza aurreko zein ondorengo ikertzaileei eta osasun profesionalei zuzendutako ikastaroaren xedea haiek biomedikuntzaren eremuko azken berrikuntzetan trebatzea eta nazioarteko proiektu lehiakorrak garatzeko beharrezkoak dituzten tresnak ematea da. Horrez gain, ikastaroak mugaz haraindiko lankidetzak eremu horretan eskain ditzakeen aukerak ezagutzera ematea ere du helburu, etorkizunean erlazio arrakastatsuak lortze aldera.

Udako ikastaro formatua eta “From bed to bench and back” izena du foruak, eta Navarrabiomed-FMSk antolatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (UPNA) laguntzarekin, eta Refbio, Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sareak sustatuta dago, Pirinioetako bi aldeetako ikerkuntza biomedikoko erakunde publikoek osatua, unibertsitateen udako ikastaroen barruan.

Topaketa traslazionala da, hau da biomedikuntzaren arloan jakintza eta I+G+b transferitzeko xedea du, oinarrizko ikertzaileen, ikertzaile klinikoen eta sektoreko enpresen arteko lankidetza errazteko. Horretarako, programak kardiologia, neurologia, onkologia, immunologia edo gaixotasun kronikoen arloetan sorospen-medikuntzako eta oinarrizko ikerketako mahai-inguruak eta hainbat diziplina eta gai horizontalen inguruko -ingeniaritza biomedikoa, bioinformatikoa, proteomikoa, genomikoa, terapia genikoa, biobankuen kudeaketa eta patenteen erabilera, esaterako – saioak tartekatuko dira.

Saioak UPNAren Osasun Zientzien Fakultatean izango dira (Barañain Etorb. z.g.). Programa osoa ezagutu dezakezu hemen.
Refbio

 

Refbio Ikerkuntza Biomedikoko Pirinioen Haraindiko lankidetza sarea da. Pirinioetako bi aldeetan dauden bost eskualdeetako zortzi erakundek hartzen dute hartan parte. Sarearen helburu nagusia Europa mailan ikerkuntza lehiakorrak sustatzea da ondorengo arloetan: onkologia, hematologia, terapia zelularra, neurozientziak, epidemiología eta osasun publikoa, kardiobaskularra, infekzio-gaixotasunak eta saiakuntza klinikoak.

Refbio proiektua Pirinioen bi aldeen artean osasun arloan lankidetzarako esparru bat sortzeko estrategiaren barruan sartzen da. Horregatik, Refbio sarearen bazkideentzat Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Haraindiko Kooperaziorako Programa Eragilea (POCTEFA) Pirinioen bi aldeen arteko ikerkuntza biomedikoan lankidetza sustatzeko esparru onena da.

Pirinioen bi aldeetako bost eskualdeetako ikerkuntza biomedikoko zortzi erakundek osatzen dute sarea:

Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioa
Institute National de la Santé et de la Recherche Médicale (INSERM) Midi Pyrénées Limousin-ekoa
Osasun Zientzien Aragoiko Institutua (IACS)
Université Paul Sabatier de Toulouse, (UPS)
Centre Hospitalier Universitaire de Toulouse (CHU)
Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna / B+I+O Euskal Fundazioa (BIOEF)
Errioxako Ikerkuntza Biomedikoko Zentroa (CIBIR)
Osasun Ikerketarako Erakundea (BIODONOSTIA)