Ireki da Refbioren udako II eskolan izena emateko epea: “From bed to bench and back”

02 07 2014

02/07/2014

 

Refbio, Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sareak, Iruñean ospatuko du irailaren 16tik 19ra udako bigarren eskola, honako izenarekin: “From bed to bench and back”. Topaketak I+G+b-ren ikuspegi traslazionala izango du biomedikuntzan aurre egiteko eta gizartearen onerako. Naiozartean proiektu lehiakorrak garatzeko beharrezkoak diren eta bata bestearen osagarriak diren hainbat arlotako parte hartzaileak hurbilduko ditu ekitaldiak: medikuntza asistentziala, oinarrizko ikerkuntza, bioinformatika, enpresa ikuspegia, patenteak, etab.

Udako eskola Refbioren buru den Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioak antolatu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntzarekin. Unibertsitate-zentroak saio horiek burutzeko lagako ditu instalazioak, arlo horietan interesa duten ikasle gehiago gertura daitezen eta profesionalen arteko networking-a sustatzeko.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko interneteko plataforman (www.refbio.eu) Refbio taldekoak badira edo www.unavarra.es bitartez taldekoak ez badira. Gogoan izan lekua mugatuta dagoela eta izena eman den ordena jarraituko dela lekuak gordetzeko.

 

Ikastaroaren fitxa teknikoa:

    • Izenburua: Refbioren udako eskola: “Summer school: “From bed to bench and back”.
    • Sustatzailea: Miguel Servet Fundazioa, Refbioren burua.
    • Datak: Irailaren 16tik, asteartea, irailaren 19ra, ostirala.
    • Gai orokorrak: biomedikuntza (kardiologia, neurologia, onkologia, inmunologia, hematologia, besteak beste), plataforma teknologikoak (biobankuak, proteomika, genomika eta bioinformatika), patenteak eta I+G+b transferitzeko jarduerak, gaixotasun kronikoak eta nazioarteko lankidetza (I+G+b proiektuen adibideak).
    • Saioen hizkuntza: ingelesa.
    • Jarduera osagarriak: Iruñeako harresietara bisitaldi turistikoa eta Iruñeako Planetariumean proiekzioa.
    • Matrikula eta prezioa:
      – Refbioren bazkideak: Doan. Matrikula Miguel Servet Fundazioaren bitartez tramitatuko da, kontaktua: Cynthia  Abarrategui doktorea. Tel. 848 428700 / E-maila: cabarrag@navarra.es
    • – Bazkide ez direnak: 70 euro. Matrikularen tramitazioa eta ordainketa Nafarroako Unibertsitatearen bitartez, kontaktua: Ramo Barrena. Tel. 948169394 / 948168972  E-maila: cursosdeverano@unavarra.es

 

“From bed to bench and back” programa (pdf).