INTAFRADE proiektuak arriskuan dauden adinduen mendekotasuna saihesten saiatuko da

28 04 2014

28/04/2014

Arriskuan dauden adinduen eta haiek behar duten arretaren ezagutzan aurrera egitea, haien mendekotasuna atzeratu edo saihesteko, da Ikerkuntza Biomedikoko Refbio mugaz haraindiko Ikerkuntza Biomedikoko sarearen INTAFRADE proiektuaren (Approach to the transition between FRAilty and DEpendence in older adults) xedea.

IIS Aragón-en barruko Osasun Zientzien Aragoiko Instituaren EpiChron Taldeak koordinatutako proiektu honek Toulouse-Purpaneko CHUren Medikuntza Geriatrikoko Departamentuaren, Biodonostia IIS-ren eta Nafarroako Geriatria Taldearen laguntza ere badu.

Proiektu honen bitartez Refbioren laguntzako lau testuinguruetako arriskuan dauden adinduen inguruko informazio klinikoa bildu nahi du, hau da, Nafarroako Ospitale Konplexukoak, Zaragozako Miguel Servet Ospitalekoak, Toulouseko Gérontopôle Ospitalekoak eta Osakidetzako hainbat zentrotakoak.

EpiChron Taldearen koordinatzailea den Alexandra Prados Torresek dioenaren arabera, lantzen ari diren ikerkuntza proiektuaren helburua “aztertutako hainbat eremu eta laguntza mailatan gaixotasunaren patroi desberdinak ikertzea da, eta baita gaixo adinduek duten gaitasunekin, heriotza-tasarekin eta dituzten baliabideen erabilpenarekin duten erlazioa zein den ikustea ere”.

INTAFRADEk arrisku horren ikerkuntzan interesa duten profesionalen arteko elkarlanerako sare egonkorra bihurtzeko xedea ere badu. Dagoeneko ospatu du bere lehenengo bilera presentziala Tolosan (Frantzia) eta hiru lan-saio eta proiektua burutzen duten zentroetan ikerkuntza egonaldiak ere aurreikusi ditu sareak.

Proiektu hau Refbio Ikerkuntza Biomedikoko mugaz haraindiko Sarearen barruan dago, ikerkuntza biomedikoko hainbat erakundek osatzen dutena: Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Aragoi eta Midi Pyrénées.