EPIBIOD proiektuak hipokanpoaren adierazpen genetikoaren erregulazioa ikertuko du Alzheimerraren aurka borrokatzeko

01 04 2014

01/04/2014

 

DNAren metilazioa geneen adierazpena erregulatzen duen mekanismo biologikoa da. Hau da, gene baten sustatzailea metilatuta dagoenean, gene hori ez da adierazten. Metilazioak banakoaren geneen kontrolean duen garrantzia handiaren ondorioz, zientzia komunitateak prozesu biologiko hori hobeto ezagutzeko nahia azaldu du, giza gaixotasunen aurka borrokatzeko duen ahalmen handia dela eta.

Dementziaren ikerkuntza biomedikoak lehentasun handia du hark eragiten duen karga mediku, familiar eta ekonomikoa dela eta. 2010ean dementziak mundu osoko 35,6 milioi pertsonari eragiten ziela kalkulatu zen eta eragindako kosteak 600 bilioi dolar baino gehiagokoak zirela ebaluatu zen.

Ikerketa-ildo horretan, Refbio izeneko mugaz haraindiko elkarlan biomedikurako sarearen partzuergoak EPIBIOD proiektua diseinatu du, gaixotasun horretan DNAren metilazioa aldatuta badago, hipokanpoa (Alzheimer gaixotasunaren jatorrizko burmuinaren zonaldea) ikertzeko helburuarekin.

EPIBIOD proiektua Alzheimer gaixotasunaren garapenean parte hartzen duten mekanismoen inguruko jakintza areagotuko du, gaixotasuna beste ikuspegi batetik aztertuz, geneen adierazpenaren erregulazioa, hain zuzen ere. Horrela, diagnosia egiteko eta tratamendurako erabili ahalko diren molekula berriak identifikatu ahalko dira.

Navarrabiomed-ek koordinatzen eta zuzentzen du proiektua eta Errioxako Ikerkuntza Biomedikoko Zentroa eta Toulouseko Université Paul Sabatier zentroetako ikertzaileekin elkarlanean. Elkarlanean, ikertzaile horiek giza gene guztien metilazioa ikertuko dute Alzheimerra duten gaixoen burmuinean desberdin erregulatzen diren geneak ikertzeko. Aldaketa horiek geneen adierazpenean eta neuronen garapenean duten aldaketen ondorioak ere ikertuko dituzte.

Proiektu hau Refbio Ikerkuntza Biomedikoko mugaz haraindiko Sarearen barruan dago, ikerkuntza biomedikoko hainbat erakundek osatzen dutena: Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Aragoi eta Midi Pyrénées.

 

NeuroEpigenetika. EPIBIOD proiektuak hipokanpoaren adierazpen genetikoaren erregulazioa ikertuko du Alzheimer gaixotasunaren aurka borrokatzeko.

EPIBIOD proiektuak hipokanpoaren adierazpen genetikoaren erregulazioa ikertuko du Alzheimerraren aurka borrokatzeko.