Diziplina anitzeko taldea tuberkulosia eragiten duten bakterioen familia ikertzeko

23 04 2014

23/04/2014

 

Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) kalkulatu duenez, Mycobacterium tuberculosis bakterioek munduko biztanleriaren herena infektatu du, eta urtean bi milioi inguru heriotza eragin ditu. Tresna terapeutikorik ez badago ere, dauden txertoek ez dute infekzio horiek guztiz kontrolatzea ahalbidetzen.

Osasun Zientzien Aragoiko Institutua (IACS) zentroko bi taldek eta Toulouseko Paul Sabatier Unibertsitateko beste batek Refbio mugaz haraindiko ikerkuntza biomedikoko sarekoak, RD8 eremuak Mycobacterium bovis eta Mycobacterium africanum bakterioen ESAT-6 isurpenaren erregulazioan duen eraginaren ikerketa proiektua jarri dute abian, hain zuzen ere, bakterioen multzo horren inguruan gehiago ikertzeko.

Christophe Guilloten esanetan, Frantziako taldearen koordinatzailea eta proiektuaren liderra dena, “parte hartuko duten ikertzaileek bata bestearen osagarri diren gaitasunak dituzte epidemiologia, biologia molekular eta genetika arloetan, eta tuberkulosiaren baziloekin lan egiten adituak dira.”

Gaixotasuna eragiten duten Mycobacterium tuberculosis bakterioen konplexua nortasun genetikoan % 99 baino hurbiltasun handiagoa duten bakterioz dago osatua. Baina horietako batzuk gaixotasuna gizakiotan eta transmisio ahalmena gutxituta dute.

Proiektu honetan, ikertzaileen taldeak transmisio murriztua duten bakterio zepetan bakterioen eta haien ostalarien arteko elkarrekintzaren kontrola ikertu nahi dute. Helburua jakintza hori tuberkulosiari aurre egiteko nola erabili ikastea da.

Proiektu hori Refbio Ikerkuntza Biomedikoko mugaz haraindiko sareak diseinatutako elkarlanerako proiektuetan sartzen da, ondorengo mugaz haraindiko ikerkuntza biomedikoko erakunde hauek osatua dagoena: Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Aragoi eta Midi Pyrénées.