COMIC-ek teknologia ‘omikoak’ eta plataforma informatikoak biltzen ditu hainbat gaixotasunen biomarkagailuak identifikatzeko

19 05 2014

19/05/2014

 

Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sareak, Refbio, COMIC proiektua, Creation of a multi-OMIC analysis platform to accelerate biomarker discovery, martxan jartzea ahalbidetu du. Espainiako eta Frantziako zentroetako klinikari, biologo, biokimikari eta informatikariek haien esfortzuak batuko dituzte interes kliniko handiko laginetan teknologia omikoak inplementatzeko (mikroRNA analisiak, transkriptomikoa eta proteomikoa), ondoren analisi informatikoak egiteko teknika semantikoak eta ikasketa automatikoko teknikak erabiltzeko. Horri esker, informazioa ikustea eta prozesatzea gaixotasunaren biomarkagailu goiztiarrak hauteman eta identifikatzeko.

Lehenengo fasean, aztertu behar diren lagin biologikoak hautatuko dira, eta haien analisiarekin gaixotasun zehatz bat osatzeko analisia egingo da hautatutako laginetan. Ondoren, analisi omiko konparatiboa burutuko da hainbat mailatan, transkriptomika eta proteomikaren plataforma osagarrien bitartez. Sortutako datuak normalizatu ondoren, plataforma informatikoak datu ornikoak bere osotasunean erreminta semantikoekin aztertzea ahalbidetuko duen web aplikazioa garatzen hasiko da. Aplikazioak automatikoki ebaluatuko du sortutako datuen esanahia eta haien arteko erlazioa. Dagoeneko erabaki da zein lagin mota aztertu, eta lan-fluxuak eta analisiak berme osoarekin egiteko lagin kopurua zein izango den ari dira orain erabakitzen.

Enrique Santamaría doktorea da proiektuaren koordinatzailea, Navarrabiomedeko Neuroproteomika Kliniko Taldearen Burua eta Proteomika Unitatearen Arduradun Zientifikoa. Proiektuan parte hartuko dute, horrez gain: Joaquin Fernández-Irigoyen doktorea, Navarrabiomedeko Proteomika Unitatearen Arduradun Teknologikoa; David Otaegui doktorea, Esklerosi Anitzaren ikerketa Taldearen Burua eta Genomika/transkriptomika plataformaren Arduraduna; David Brassat doktorea, CHU Toulouse-INSERMen Esklerosi Anitzeko Unitatearen zuzendaria; Gregory McClair doktorea, Computer Graphics-en aditua IK4-Vicomtech zentro teknologikoan; Odile Schiltz doktorea, Toulouseko Genotoul plataformaren Proteomika Unitatearen Arduraduna.

 

Dr Enrique Santamaría (Navarrabiomed)