Iragan urtarrilaren 25ean, Refbio II mugaz haraindiko sarearen Batzorde Teknikoa (2016-2018) elkartu zen lankidetzaren bosgarren topaketa egiteko, frantziako Bidart herrian (Akitania).
Espainiako zein Frantziako 9 eskualdetako 16 ordezkariek lankidetzari buruzko lan-jardunaldi interesgarri bat bizi izan zuten Izarbel Zientzia Parkean, Industria Teknologia Aurreratuen Goi-mailako Eskolan (ESTIA).
Egun osoan zehar, taldeak proiektua osatzen duten lan-sorten egoera balioztatu eta haien ondoriozko ekintzak ebaluatu zituzten.
Batzordeak, halaber, Berrikuntzako Proiektuen Deialdiaren eta I+G arloan lortutako emaitzen transferentziari (PITRIDs) ebazpen ofiziala eman zion. Horri esker, mugaz haraindiko 13 proiektu abian jarriko dira, guztira 190.000 euroko finantzazioarekin. Pirinioen bi aldeetako 9 eskualdetako 21 ikerketa-taldek hartuko dute parte.
Ikus informazio gehiago proiektuei buruz.
Bileraren ondoren, Refbio II partzuergoa eratzen duten kudeatzaileak Jean-Marie Bridoux-ek hartu zituen, Cambo-les-Bainseko jarraipen-tratamenduen eta errehabilitazioko neumologian espezializatutako Landouzy Klinikaren zuzendaria. Landouzy da Refbio II-ko bazkideekin proiektuaren azken fase honetan kolaboratuko duen erakundeetako bat, eta lankidetza-esparru horren barruan, ELIFRAIL proiektuaren barruan kolaboratzea dago aurreikusita.
Parte-hartzaile guztiak pozik daude lehenengo pasabide hori martxan jarri izanarekin, etorkizuneko lankidetza-eremu zabalagoak areagotzeko baliagarria izango baita
Jardunaldia bukatzeko, Cluster Santé Osasuna-ren profesionalek antolatutako bisitaldia egin zuten ESTIAren instalazioetara.