ARVINET-BAC proiektuak antibiotikoen aurrean erresistenteak diren bakterioak ikertuko ditu

23 04 2014

23/04/2014

 

Hainbat mikrobioen aurkako agenteren aurrean erresistenteak diren bakterioen kopuruak gora egitea mehatxu garrantzitsua da herri osasunarentzat. Infekzioen aurka efikazak diren mikrobioen aurkako agenteak gero eta gutxiago dira eta, ondorioz, gaixotasunak luzatu egiten dira, kostuak areagotu eta gaixoak hitzeko arriskua ere handiagotzen da.

Herri osasunarentzat mehatxua dela eta, Errioxako Ikerkuntza Biomedikoko Zentroa, Toulouseko Unibertsitate Ospitalea eta Osasun Zientzien Aragoiko Institutua ARVINET-BAC proiektua sustatzen ari dira antibiotikoen aurrean erresistenteak diren bakterio patogenoei buruz gehiago jakiteko xedearekin.

Proiektu honen helburua, azken finean, antibiotikoen eta gaixotasun infekziosoetan parte hartzen duten bakterioen zepen bilduma baten birulentzia faktoreen erresistentzia mekanismoak ezagutzea da (Pseudomonas aeruginosa, Escherichia coli…). Bestetik, mikroorganismo horien hazkuntza eta transmisioa prebenitzeko terapia berriak eta giza ostalariari egokitzeko duten estrategia berriak ikertuko dira, hau da, gaixotasuna eragiteko duten gaitasuna.

Proiektuaren helburuetako bat terapia berriak ikertzea da, mikrobioen edo birusen aurkako aktibitatea duten terapia fotodinamikoa edo konposatu natural eta kimikoen erabilera, esaterako. Zenbait zelula edo ehunetan aurkitu den koloratzaile ez toxiko bat kaltegarria ez den argi ikusgarriarekin aktibatzean oinarritzen den tratamendu ez-erasotzaile bat erabiltzen duen estrategia da terapia fotodinamikoa. Horrez gain, hainbat sendagairen aurrean erresistenteak diren bakterioen aurkako mikrobioen aurkako agenteen konposatu edo haien konbinazio berriak ikertzea dira gaixotasun infekziosoen tratamenduaren eta antibiotiko berrien garapenaren helburu erakargarriak.

Proiektu honen garapenak Refbio eskualdeetan dauden mikrobioen aurkako eta birusen aurkako tratamenduen aurrean erresistenteak diren bakterio patogenoen azterketan eta etorkizuneko mikrobioen aurkako terapietan aurrera egitea ahalbidetuko du.