Refbio

Ikertzaileak edo enpresak, REFBIO sarean sartu nahi al duzu?

Refbio, Pirinioen bi aldeetako ikerketa biomedikuaren erreferentzia

Refbio Pirinioen bi aldeetako ikerketa biomedikoko lankidetza sarea da, zeina Navarrabiomed eta Miguel Servet Fundazioak zuzentzen duten, eta zeinetan Pirinioen bi aldeetako 6 eskualdetako 9 entitatek parte hartzen duten.

Onkologia, hematologia, terapia zelularra, neurozientziak, epidemiologia eta osasun publikoa, kardiobaskularra, gaixotasun infekziosoen eta ikerketa kliniko arloetan Europa mailan ikerketa lehiakorra sustatzea da haien helburu nagusia.

Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko lankidetza Programa Operatiboaren (POCTEFA) esparruaren barruan Osasun arloan dago Refbio, eta sektorea indartzen laguntzen du, bai ekonomian eta enpleguan, zein ikerketan eta prestakuntzan.

Beraz, Refbio ondorengo gaien inguruan aritzen da:

  • Ikerketa biomedikuen sareen interkonexioa eta haien osagarritasunaren hobekuntza mugaz gaindiko lankidetza sendotuz eta haren giza baliabideen balioa garatuz.
  • Mugaz gaindiko osasunaren arloan ikerketa gaitasunak sendotzea.
  • Eskualde parte-hartzaileen biztanleriaren zaintza medikua hedatzea.
  • Ikerketa-zentro, unibertsitate eta enpresen arteko hartu-emanak garatzea, ETEetan eta enpresa biomediko eta farmazeutiko handien gonbidapenaren bidez.
  • Inbertsio pribatua I + Gn sustatzea, epe labur eta ertainean.
  • Prestakuntza ikastetxeak sortzen eta sendotzen laguntzea.

Refbio I bukatu zenean, 2015ean, balantzea oso positiboa zen:

  • Nazioarteko 17 ikerketa-proiektu interes estrategikoko 10 eremutan.
  • 2000 profesional bilduko dituen elkarlanerako plataforma bat sortzea.
  • 4 eztabaidagune aditu eta udako 2 eskola sortzea, eta baita doktoretza ondorengo ikastaro bat ere berrikuntzaren eta ekintzailetzaren arloan.
  • Ikertzaileen, enpresen eta tailerretako ikasleen arteko hartu-emanen hobekuntza prestakuntza tailerren eta udako eskolen bitartez.
  • Biobankuen arteko materialen hartu-emanak eta proba pilotua Euskadiko kalitate-kontrolen inguruan.
  • Sareko lankidetza plana eta lankidetza hitzarmena garatzea.
  • Refbio I proiektuaren bukaeran elkarte independente batek burututako kanpo ebaluazioaren azterketak agerian utzi zituen programa honen lankidetza prozesuek ekarritako onurak, zeinak garatutako proiektuen emaitza zientifiko onetan islatu diren.
  • Refbio I ondoren, zuzendariek eta teknikariek loturari eustsi zieten eta praktika eta metodologia egokiak trukatzen jaraitzen dute ikerketaren oinarriko lanetan.

Refbioren bigarren fasean (2016-2018) mugaz haraindiko Ikerketa Biomedikoko sarean I+G biomedikoaren emaitzak modu eraginkorrean transferitzea ahalbidetuko da eta Pirinioen inguruan hari balioa emango zaio.

Proiektuaren % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren esparruan (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren inguruaren integrazio ekonomikoa eta soziala sendotzea da. Laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak garatzean oinarritzen da, lurraldeen garapen iraunkorrera bideratutako elkarlaneko estrategien bidez.

Pirinioez haraindiko 6 eskualdeko 9 bazkidek (ikerketa zentroak, ospitaleak, enpresen klusterrak eta unibertsitate bat) hartu zuten parte fase berri horretan. Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioa berriro izango da liderra eta proiektuaren garapen orokorra koordinatuko du.

Bigarren fase honen helburua zehaztutako oinarriak indartzea zen, ondorengoen bitartez, gehienbat:

  • Ikerketa-erakundeen arteko lankidetza areagotzea.
  • Transferentzia eta berrikuntza dinamizatzea.
  • I+G enpresa eta mugako lurralde klusterrak emaitzen ustiapena.

Topaketa eta bilera bidez, Refbio II lankidetza sarea eratzeko asmoa du 30 urtetan zehar, Ikerketa eta Garapeneko emaitzen ustiapena transferitze aldera. Helburua mugaz haraindiko proiektuak abiarazteko lankidetzari laguntzeaz gain langileen mugikortasun bidez aberaste zientifikoa ahalbidetzea ere, ikerketa eta prestakuntza azpiegiturei sarbidea erraztuz.

Hauek dira sarearen ikerketa ildo nagusiak:

  • IKTak [1] Osasunaren sektorean
  • Sendagaiak eta saiakuntza klinikoak.
  • Teknologia-plataformak.
  • Saiakuntza terapeutikoak gaixotasun kronikoentzat.
  • Zahartze normal eta patologikoa.

 

[1] Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

Bazkideak

Osasun Ikerketa Institutua BIOCRUCES
BioCruces Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Osasun Ikerketako Institutua da. Gurutzetako Ospitalea erreferentea da Euskal Autonomia Erkidegoko asistentzia-arloan, eta ibilbide trinkoa du egina irakaskuntzan eta ikerketan.
BioCruces-ren EGINKIZUNA Institutua osatzen duten ikerketa-taldeak sustatzea, bateratzea eta babestea da, kalitatezko ikerketa traslazionala egiteko, baita berrikuntza eraginkorra eta beste entitate batzuekiko elkarlana indartzeko ere.
BIODONOSTIA Institutua Elkartea
Neurozientziaren, kardiologiaren, gaixotasun infekziosoen, epidemiologiaren, bioingeniaritzaren, onkologiaren eta medikuntza erregeneratiboaren arloetan Euskadiko lehen ikerkuntza erakundea da.
Osasun Berrikuntzako eta Ikerkuntzako Euskal Fundazioa BIOEF
Duela 10 urte sortu zen erakunde publikoa. I+G+b arloko osasun egitura publikoak koordinatzen, eta sustatzen ditu., osasuna etengabe hobetzeko eta herritarren garapen sozioekonomikoa garatzeko.
Centre Hospitalier Universitaire de Toulouse
Midi-Pyrénéeseko erreferentzia den osasun-egitura da Toulouseko CHU. Geriatria, neurozientziak, gaixotasun arraroak, hematologia eta terapia zelularra eremu konplexuetan, besteak beste, nabarmentzen da.
Centro de Investigación Biomédica (CIBIR)
CIBIR, Rioja Salud Fundazioaren menpekoa, eta San Pedro Ospitala minbizian eta lehentasuneko gaixotasunen inguruko translazio-ikerketa ari dira burutzen. CIBIR-ak terapiak bilatzen dituzten eta bikaintasuneko sare bioteknologikoa sendotzeko teknologiak, instalazioak eta profesionalak ditu.
Cluster Osasuna
Osasunaren ezagutzari lotutako enpresak eta erakundeak bilduz, bere helburu nagusia dinamika komuna abian jartzea da, Euskadiko osasun sektorea hobetzeko, antolatzeko eta garatzeko. Lotura honek tokiko, nazioko zein mugaz haraindiko proiektu ugari erraztuko ditu, zeinak gaitasunen transferentzian eta partekatzean, lan ona eta praktika onak zein berrikuntzen garapena dituzten ardatzak.
Navarrabiomed – Fondation Miguel Servet
Nafarroako Gobernuaren Osasun Sailak lagundua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan biomedikuntza alorrean ikerketa sustatzeko irabazasmorik gabeko erakundea.
Osasun Zientzien Aragoiko Institutua (IACS)
Ikerkuntza klinikoa bultzatzen du, eta klinika esperimentala eta “ospitale berritzailea” sustatzen ditu erietxeetako berrikuntza-kultura bultzatzeko.
Université Paul Sabatier-Toulouse
Zientziaren, osasunaren, ingeniaritzaren eta kirol teknologien arloetan erreferentziako unibertsitatea da. Frantziako ikerkuntzako zentro nagusienetariko bat da.

Helburuak

Sarean lan egiteak harremanak  indartzen ditu, hitzarmenak sendotu, eta emaitzak hobetzen ditu, baina  funtsezko betekizuna elkarrekin hausnartutako eta landutako proiektuek emaitza hobeak lortzen dituztenaren ideiaren balioa guztioi jakinaraztea da.

Horregatik, Refbioren helburu nagusia Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Zentroen artean elkarlanerako Sare egonkor bat garatzea eta ezartzea da.

Bitartean, hauek dira Refbioren helburu nagusietarikoak:

  • Proiektuan parte hartzen duten zentroetan ikerkuntza medikoko aktore nagusiak identifikatzea ikerkuntza talde eta eremuen inbentarioa eginaz.
  • Proiektuan parte hartzen duten zentroetako ikerkuntza biomedikoaren baliabide nagusiak identifikatzea.
  • Zentroek elkar ezagutzen laguntzea.
  • Zentroen arteko ikerkuntza-kooperazioa sustatzea ikertzaileak beste zentroetan aldi baterako lan eginez, ikertzaileak trukatuz.
  • Zentroetako ikerkuntzarentzat lagungarrik diren egiturak trukatzea eta haien arteko kooperazioa sustatzea, langileak trukatuz eta beste zentroetan egonaldiak antolatuz.
  • Sareko zentroetako ikertzaileen eta ikasleen trebakuntzarako programak elkarrekin antolatzea.
  • Erabilgarri dauden azpiegitura teknologikoak elkarrekin erabiltzeko aukera hobetzea eta biobankuak denek erabiltzea.
  • Lehentasuna duten ikerkuntza-gaiak, elkarlanerako estrategiak, finantzazio-lerroak eta abar zehazteko epe laburreko eta epe ertaineko Kooperazio-plana garatzea.
  • Mugaz haraindiko beste gainerako zentroak identifikatzea eta haiek Sarera gonbidatzea.

Proiektuak

Refbioren esparruan, kideen arteko elkarlana sustatuko duten eta ikerkuntza biomedikoa sarean errazten duten oinarriak ezartzea ahalbidetuko duten I+G proiektuak bultzatuko dira eta.