Refbio II 2. edizioa Barakaldo (Bizkaia) – 2017/10/17

28 08 2017

Refbio II edizioa – Transferentzia teknologikoa

Berrikuntza+ikerketa+osasuna Eusko Fundazioak (BIOEF) antolatu du Refbio II 2. jardunaldia, zeina Barakaldon izango den (Bizkaia) 2017ko urriaren 17an. Oraingoan, biomedikuntzaren eremuan eta mugaz haraindiko transferentzia teknologikoan beharrezkoak diren lankidetza-proiektuetan oinarrituko da.

Programa

Ekitaldiaren helburua da erakunde ribatuen eta publikoen arteko lankidetza sustatzea, teknologia eta biomedimuntzako I+G+b arloko emaitzen transferentzia erraztea Pirinioetako mugaz bi aldeetako ikerketa-zentro eta enpresen artean.

Beraz, ekitaldia Osasun sektoreko eragile, enpresa, erakunde, ikerketa-zentro publiko zein pribatuei dago zuzenduta.

Aurkezpenak Refbio II programaren inguruko gaiei buruz izango dira:

  • IKTak eta pataforma teknologikoak osasun arloan
  • Sendagaiak eta saiakuntza klinikoak
  • Saiakuntza terapeutikoak gaixotasun kronikoentzat
  • Zahartze normal eta patologikoa

Zer nahi duzu egin?

  • Jabego intelektualaren eta teknologia transferentziaren inguruan gehiago jakin?
  • Osasunaren arloko hainbat sektore publiko eta pribaturekin harremanetan jarri?
  • I+G+b arloan lankidetza berriei ekin?
  • Nazioarteko etorkizuneko proiektuentzako lankideak identifikatu?

Gure B2B plataformari esker, partaide guztiek ekitaldiari ahalik eta etekin handiena aterako diote.

Eman izena eta parte hartu Refbio II programaren 2. topaketan!
2017ko irailaren 15ean irekiko da izena emateko epea.

Informazioa /  Izen-ematea:  https://technological-transfer-refbioii.b2match.io/

Non: Bilbao Exhibition Centre (BEC). Ronda de Azkue, 1, 48902 Barakaldo (Bizkaia, Espainia).
Noiz: 2917ko urriaren 17, asteartea, 8h00 – 17h00
Harremanetarako : Arantxa Ibarrola Segura. Proiektuaren koordinatzailea Refbio II – Navarrabiomed. info@refbio.eu