Bazkideak

BIOCRUCES – OSASUN IKERKETA INSTITUTUA . Euskadi

BioCruces Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Osasun Ikerketako Institutua da. Gurutzetako Ospitalea erreferentea da Euskal Autonomia Erkidegoko asistentzia-arloan, eta ibilbide trinkoa du egina irakaskuntzan eta ikerketan.

https://biocruces.com/web

BIODONOSTIA – OSASUN IKERKETA INSTITUTUA . Euskadi

Neurozientziaren, kardiologiaren, gaixotasun infekziosoen, epidemiologiaren, bioingeniaritzaren, onkologiaren eta medikuntza erregeneratiboaren arloetan Euskadiko lehen ikerkuntza erakundea da.

http://www.biodonostia.org/

BIOEF – BERRIKUNTZA eta IKERKETA eta OSASUNA EUSKO FUNDAZIOA

Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioa -BIOEF-, Euskadiko osasun sisteman ikerketa eta berrikuntza sustatzeko Osasun Sailak sortutako tresna da. Halaber, Fundazioak kolaborazio, kooperazio eta komunikazio esparru bat osatzen du osasunaren ikerketan eta berrikuntzan diharduten erkidego, estatu eta nazioarteko mailan dauden hainbat sektoreren artean.

http://www.bioef.org/eu/

CENTRE HOSPITALIER UNIVERSITAIRE TOULOUSE . Midi-Pyrénées

Midi-Pyrénéeseko erreferentzia den osasun-egitura da Toulouseko CHU. Geriatria, neurozientziak, gaixotasun arraroak, hematologia eta terapia zelularra eremu konplexuetan, besteak beste, nabarmentzen da.

http://www.chu-toulouse.fr/

CENTRO DE INVESTIGACIÓN BIOMÉDICA – CIBIR . Errioxa

CIBIR, Rioja Salud Fundazioaren menpekoa, eta San Pedro Ospitala minbizian eta lehentasuneko gaixotasunen inguruko translazio-ikerketa ari dira burutzen. CIBIR-ak terapiak bilatzen dituzten eta bikaintasuneko sare bioteknologikoa sendotzeko teknologiak, instalazioak eta profesionalak ditu.

http://www.fundacionriojasalud.org/cibir/el-cibir

CLUSTER OSASUNA . Euskadi

Osasunaren ezagutzari lotutako enpresak eta erakundeak bilduz, bere helburu nagusia dinamika komuna abian jartzea da, Euskadiko osasun sektorea hobetzeko, antolatzeko eta garatzeko. Lotura honek tokiko, nazioko zein mugaz haraindiko proiektu ugari erraztuko ditu, zeinak gaitasunen transferentzian eta partekatzean, lan ona eta praktika onak zein berrikuntzen garapena dituzten ardatzak.

http://www.osasuna.cluster-sante.fr/

IACS – OSASUN ZIENTZIEN ARAGOIKO INSTITUTUA . Aragón

Ikerkuntza klinikoa bultzatzen du, eta klinika esperimentala eta “ospitale berritzailea” sustatzen ditu erietxeetako berrikuntza-kultura bultzatzeko.

http://www.iacs.es/

NAVARRABIOMED – MIGUEL SERVET FUNDAZIOA . Nafarroa

Nafarroako Gobernuaren Osasun Sailak lagundua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan biomedikuntza alorrean ikerketa sustatzeko irabazasmorik gabeko erakundea.

http://www.navarrabiomed.es/es

UNIVERSITÉ PAUL SABATIER-TOULOUSE . Midi-Pyrénées

Zientziaren, osasunaren, ingeniaritzaren eta kirol teknologien arloetan erreferentziako unibertsitatea da. Frantziako ikerkuntzako zentro nagusienetariko bat da.

http://www.univ-tlse3.fr/