Navarrabiomedek Refbioren, Pirinioen Mugaz Gaindiko Ikerketa Biomedikoko Sarea, bigarren fasea hartuko du.

20 09 2016

Santé Osasuna Klusterra eta Bilboko Biocruves ikerketa erakundea, Nafarroako Zentroak zuzendutako sarearen bazkide berriak
Iruña, 2016ko irailaren 20a.

Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioak Pirinioen Mugaz Gaindiko Ikerketa Biomedikoaren Sarearen, Refbio, bigarren fasea hartu du, Frantzia eta Espainiaren arteko osasun arloko lankidetza indartzeko xedearekin. 9 erakunde kideetako 18 kudeatzaileak bildu dira aste honetan Iruñean, guztira 2.125.000 euroko aurrekontua izan duen eta bi urte eta erdi iraun dituen proiektuari bukaera emateko.

Bere lehenengo fasean, Refbioko 8 bazkideek 2.000 profesional baino gehiago erabili dituzte eta 17 ikerketa-proiektu garatu dituzte. Oraingo honetan, sareak bere ekintza-ildoa areagotu du Euskal Herriko bazkide berriarekin, Bilboko Biocruces osasun ikerketa institutua, eta Akitania eskualdea barneratu delako, Osasuna osasun establezimenduen klusterraren bitartez.

Guztira, fase berri honetan mugaren bi aldeetako 6 eskualdetako 9 bazkidek hartuko dute parte (ikerketa-zentroak, ospitaleak, enpresa-klusterrak eta unibertsitate 1) eta Navarrabiomedek hartuko du oraingoan ere proiektuaren garapenaren Koordinazio Taldeko talde burua delako.

Sarearen bigarren fasearen berrikuntzak
Orientazio berri honen barruan Refbiok dituen helburuak lankidetza sendotzeko Ikerketa eta Garapen eta Berrikuntza proiektuak sustatzea, berrikuntza bultzatzea eta I+G emaitzen transferentzia eta enpresa eta klusterren haien erabilera gauzatzea dira nagusiki.

Horrela, berrikuntzetako bat izango da jakintza transferitzeko lan programa berria abian jartzea. Praktika profesional eta biomediko onak eta teknologia biomedikoko balioztatze-programak jarriko dira ikertzaileen eta enpresen zerbitzura. Horrez gain, I + G + b proiektuen deialdiak 500.000 € inguruko aurrekontua du, sareko kide diren zentroetako profesionalentzat.

Azkenik, toki mailan, Navarrabiomedek proiektuarekin zerikusia duen jendearentzat informatzeko jardunaldi bat egingo du: Nafaroako osasun publikoko sektoreko ikertzaileak eta Refbio sarean sartu nahi duten enpresak.

Argibide gehiago Refbiori buruz

Refbioren bigarren fasean (2016-2018) mugaz haraindiko Ikerketa Biomedikoko sarean I+G biomedikoaren emaitzak modu eraginkorrean transferitzea ahalbidetuko da eta Pirinioen inguruan hari balioa emango zaio.

Proiektuaren % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren esparruan (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren inguruaren integrazio ekonomikoa eta soziala sendotzea da. Laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak garatzean oinarritzen da, lurraldeen garapen iraunkorrera bideratutako elkarlaneko estrategien bidez.

Refbio II, Miguel Servet fundazioak zuzendutako bedderatzi erakundek osatzen dute: Navarrabiomed Research Centre, Tolosako Unibertsitate Ospitalea, Centro de Investigación Biomédica de La Rioja (CIBIR), Fundación Vasca de Innovación e Investigación Sanitarias (BIOEF barne ), Instituto de Investigación Biosanitaria (BIODONOSTIA), Aragoiko Osasun Ikerketarako Erakundea, Osasun Ikerketarako Euskal Unibertsitate Ospitalea (BioCruces), Tolosako University Paul Sabatier (UPS), eta Santé Osasuna Klusterra.