Refbio II : Hautatutako proiektuak

17 05 2017

Pirinioetako mugaz haraindiko ikerketa biomedikaleko sareak, Refbio II, zazpi proiektu finantzatuko ditu, guztira 400.000 euroko aurrekontuarekin.
Ekimenek 18 hile iraungo dute, eta ikertzaile espainiarrek zein frantsesek hartuko dute parte.

Refbio II, Pirinioetako ikerketa biomedikoko mugaz haraindiko sarearen bigarren faseak zazpi ikerketa proiektu garatzen hasi da, Espainiako 6 erakunderen eta Frantziako beste 3 erakunderen partaidetzarekin. 15 proposamenen kanpo-ebaluazioko fasearen ondoren, sarearen kudeatzaileak bildu dira finantzatuko diren proiektuak zein izango diren erabakitzeko (apirilak 26, Donostia).
Hautatutako proiektuek 18 hile iraungo dute, eta sarearen lehentasuneko gaien inguruan izango dira: gaixotasun kronikoak, zahartze aktiboa, sendagaiak eta saiakuntza klinikoak eta IKTak. Proiektu horien finantzazioa 400.000€ baino gehiagokoa izango da, pertsonal-gastu eta gai suntsikorrentzat.

Hautatutako arduradun eta erakundeak eta gaiak
Hauek izango dira proiektuen buruan jardungo duten kideak: ‘Université Toulouse III Paul Sabatier (UPS), Instituto Aragonés de Ciencias de la Salud (IACS), Centre Hospitalier et de l’Université de Toulouse (CHUT), Centro de Investigación Biomédica de la Rioja (CIBIR) eta Navarrabiomed Fundazioa. Euren ikerketetan aztertuko diren gaiak hainbat arlotakoak izango dira, besteak beste, medikuntza erregeneratiboa, malnutrizioa zirrosia duten gaixoengan, epigenoma, neurodegenerazioa, diabetesaren tratamendu berrien ebaluazioa, melanoman eta kolon eta ondesteko minbizian biomarkagailuen inguruko ikerketa.
Ekimen bakoitzak gutxienez 2 partaide eta gehienez 5 partaide izango ditu, eta lantaldeak Pirinioetako bi aldeetakoak direla bermatuko da. Guztira, ikerketa biomedikoko zentroetako, ospitaleetako, unibertsitateko edo enpresetako 25 ikerketa-talde inguruk egingo dute elkarrekin lan.