BIOEFek transferentzia teknologikoko topaketa profesionala hartuko du Refbio II (2016-2018) ikerkuntza biomedikoko sarearen barruan

19 10 2017

Pirinioen bi aldeetako sektore biomedikoko 134 enpresatako 19 profesionalek hartu zuten parte jardunaldian.

Berikuntza Ikerketa Osasuna Euskal Fundazioaren egoitzan (BIOEF), Barakaldoko BEC dorrean, izan zen urrian 17an “Refbio II Technological Transfer Workshop” delakoa.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta BIOEFek Biocruces eta Biodonostia Osasun Ikerketa Erakundeen, Toulouse III Unibertsitatearen laguntzarekin eta Navarrabiomed koordinatzaile izan dituen ekitaldiak sektore biomedikoko 19 enpresa eta 134 profesional hartu ditu.

Hitzordua Refbio Pirinioen ikerkuntza biomedikoko mugaz haraindiko Sareak (2016-2018) aldizka egiten dituen tailer teknikoetako bat zen, eta sareko kide diren eskualdeetako (Aragoi, Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa, Nafarroa, Akitania eta Midi-Pyrénées) osasun sistema publikoetako, unibertsitateetako, zentro teknologikoetako eta enpresetako ordezkarien topagune ere izan zen.

5 saio eta b2b 35 bilera

Pirinioen mugaz haraindiko lurraldeko ikerketa zentroen eta enpresen arteko osasun arloko transferentzia teknologikoa eta jabetza intelektuala gaiak jorratu ziren jardunaldian. Zentzu horretan, Aleksandra Suwalaren eskutik IPR Helpdesk Proiektuaren inguruan antolatu zen osoko saioa.

Bilerak, gainera, gaikako lau saio hartu zituen sektore publiko eta pribatuaren arteko harremanak sendotzeko xedearekin. Bertan, transferentzia teknologikoaren xede izan daitezkeen I+G+b emaitzak eman ziren ezagutzera eta baita hurrengo arloen inguruan sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren kasu arrakastatsuak ere azaldu ziren: IKTak, osasuna, sendagaiak eta saiakuntza klinikoak, ebaluazio terapeutikoa gaixotasun kronikoetan eta zahartze normala eta patologikoa. Ondoren, parte-hartzaileek b2b bilerak egin zituzten sinergia estrategikoak sortzeko.

Refbio II proiektuari buruz

Refbio II proiektua (2016-2018) Refbio I proiektuaren (2012-2015) jarraipen gisa sortu zen. Hari esker, Pirinioen bi aldeetako sei eskualdetako bederatzi erakundek osatzen duten mugaz haraindiko sarea sortu zen, Pirinioen bi aldeetako osasun zientziaren sektorean lankidetza sustatzeko eta, ondorioz, osasunerako garrantzitsuak diren arloetan ikerketa biomedikoa bultzatzeko helburuarekin.

Proiektuaren % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren esparruan (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren inguruaren integrazio ekonomikoa eta soziala sendotzea da. Laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak garatzean oinarritzen da, lurraldeen garapen iraunkorrera bideratutako elkarlaneko estrategien bidez.

Proiektua hiru bloke handitan garatu da: arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzea, lankidetza-proiektuak garatzea eta, azkenik, Pirinioko espazioko I+G biomedikuan lortutako emaitzen transferentzia eta ustiapena erraztea.

Workshopari buruzko informazio gehiago: https://technological-transfer-refbioii.b2match.io/

“Refbio II Technological Transfer Workshop” irudietan